Jack Destripatzailearen arrastoa
Joxemari Iturralde Uria
(Autor)
Disponible
Descripció
Patrizio Dagerrezahar mutilak zorte txarra izan du orain arte. Osabak Ameriketatik deitu du berarekin bizitzera joateko, baina Londresera iritsi baino lehen, itsasontzian, dena lapurtu diote. Dirurik gabe, agiririk gabe, Londresen hasi beharko du lan bila. Bertan ez du inor ezagutzen, eta, nahi gabe, auzo ilun eta zatar batean erori da, Whitechapel auzo arriskutsuan, hain zuzen ere. 1888ko udan gaude, eta auzo horretan gauza ikaragarriak hasi dira gertatzen. Oso ezaguna egingo den gaizkile bat, Jack Destripatzailea, emakumeak hiltzen hasi da, bereziki prostituta bakartiak. Auzoko Jendea ikaraz dago, bai eta Londres osoa ere. Sexuz, prostituzioz, alkoholismoz, kriminalezà inguratutako giro batean, Patrizio Dagerrezahar beldurrak hartuta bizi da. Zurrumurru asko dabil Jack Destripatzailearen inguruan. Nor ote da? Susmagarri asko azaltzen ari dira, baina poliziak ezin du kriminala harrapatu. Beti egiten du ihes, arrastorik utzi gabe. Krimenak gero eta gehiago gertatzen ari direnean, gero eta basatiagoak suertatzen ari direnean, protagonistari iruditzen zaio badakiela nor izan daitekeen Jack Destripatzailea.Detalls del producte
Preu
14,90 €
14,16 €
Editorial
Editorial Ibaizabal
Data de publicació
01 de Octubre de 2009
Idioma
Basque
Tipus
Rústica
EAN/UPC
9788483943496
Matèries IBIC:
Obtingues ingressos recomanant llibres
Genera ingressos compartint enllaços dels teus llibres favorits a través del programa d’afiliats.