Irribarrea zabaltzeko ipuinak

No disponible

Descripció

Hona irribarrea zabaltzeko ipuin sorta bat, nahi baduzu barre egin, nahi baduzu sudurra okertu, lehen ipuineko aitonak bezala. Ipuin hauek irakurriz, inon diren eskola-ume aurreratuenak ezagutu ahal izango dituzu, edo telebista itzaltzeko ingeniari-ikasketak egin, edo Lur planetaren ardatzaren muturra Ipar Poloan non dagoen jakin, edo eskultore bat loreekin zergatik haserretu zen enteratu, edo ipuinak amaitzen ez zekien aitonari lagundu, edo oiloak nola oilartu ziren entzun, edo haur jaioberri batek titia hartzean esnearekin tu egiten nola ikasi zuen irakurri, edo ipuin txiki-txikiak limerick eran egiten ikasi. Ipuin hauekin lortzen diren idazle-irabaziak Etiopiako haurrei laguntzeko izango dira, Etiopia-Utopia erakundearen bidez, eskolak egiten laguntzeko, zuhaitz batzuk landatzekoà, eta, batez ere, haien irribarrea zabaltzeko.

Detalls del producte

Preu
11,70 €
Editorial
Elkar
Data de publicació
Idioma
Basque
Tipus
Rústica
EAN/UPC
9788415337355

Obtingues ingressos recomanant llibres

Genera ingressos compartint enllaços dels teus llibres favorits a través del programa d’afiliats.

Uneix-te al programa d’afiliats